Author: Eixu Estudioa

Katxi Jatetxea 1816an zabaldu zen┬áMorgan eta lau belaunaldi daramatza bertaratzen diren guztiei sabela goxotasunez bete edota ostatu eskaintzen. 2019. urtean Coronavirusak gogor kolpatu zituen guztion bizitzak eta ostalaritza izan zen eta izan da kalte gehien jasan dituen sektoreetako bat. Hala ere, bizi izan dugun egoera zoro honen ondoren, gutxika-gutxika badator normaltasuna, badatoz terrazak, familia edo […]

Zuhaitz Gurrutxagak bere futbolari garaiko kontuak berreskuratzen ditu 2020ko ekainean estreinatutako “Futbolistoc” deituriko bakarrizketa honetan. Umoregile elgoibartarrak Derioko Baserri Antzokian eskaini zuen saiorako diseinatu genizkion kartel eta sarrerak ditugu honakoak. Diseinu pertsonalizatuarekin, tamainu ezberdinetan eta zuk nahi duzun materialetan inprimatuta, Eixu Estudioan zure paper elementu guztiak sortzen dizkizugu behar duzun ekitaldi horren promozioa

Areatzako Herri Eskolak segurtasun osoz hasi zuen 2020-2021 kurtsoa, antolakuntzaz eta alaitasunez etapa berri honi ekinez! Hemen duzue beraientzako egin genuen errotulazio lana, espazio ezberdinak mugatuz, sarrera bakoitza zehaztuz eta eskaileretako igoera eta jaitsierako geziak markatuz. Eixu Estudioan mota guztietako biniloak eskaintzen dizkizugu behar duzun azalera mota errotula dezazun: paretak, lurra, kristala, ibilgailuak … Diseinu lanetik hasi […]

Igo

Zure buruan dagoen ideia hori gara, zure sormena gara. Zabaldu hegoak eta egin dezagun hegan.

Pst pst, hemen gaude!