Katxi Jatetxea
Katxi Jatetxea 1816an zabaldu zen Morgan eta lau belaunaldi daramatza bertaratzen diren guztiei sabela goxotasunez bete edota ostatu eskaintzen. 2019. urtean Coronavirusak gogor kolpatu zituen guztion bizitzak eta ostalaritza izan zen eta izan da kalte gehien jasan dituen sektoreetako bat. Hala ere, bizi izan dugun egoera zoro honen ondoren, gutxika-gutxika badator normaltasuna, badatoz terrazak, familia edo lagunarteko bazkariak, afariak… Gogotsu itxaron dugun unea heltzen ari da eta Katxi Jatetxea prest dago egoera berri honi harrera beroa egiteko.
Hemen dituzue ikusgai beraientzako modu pertsonalizatuan diseinatu eta produzitutako kartak. Estetika natural eta fin bat jarraitu dugu diseinua egiterako orduen, egurra oinarri hartuz eta betiere horrelako jatetxe batek merezidu duen elegantzia mantenduz. Ez ezazue aukerarik galdu eta ahal bezain laster joan zaitezte Morgako Katxi Jatetxera eta dastatu eskaintzen dituzten produktu zoragarriak! Bitartean, hemen duzue beraien web orrialdea!