Artxube Dantza Taldea

“Esan liteke folklorea metaforaren zientzia ez bada, gutxienez babestutako ezagutza bat dela,
hizkuntzaren baliabide horren atzean gordea.” Ajangiz 1950

Artxube Dantza Taldea (Ajangiz)  folklorea, bangoardia, iragana eta oraina oinarri oinarrian dituen dantza taldea dugu. Betiko dantzak musika modernoarekin uztartzen dituzte eta horixe izan zen hain zuzen beraientzat maitasunez sortutako marka irudian islatu nahi izan genuena. Marka irudi moderno baten baitan folklorea agerian egotea nahi genuen eta mugimenduz beteriko konposizioa egitea zen gure helburua, hain zuzen dantza bera islatuz eta marka irudi osoari alaitasuna emanez. Tipografiari dagokionez eskuz idatzitako testua izatea erabaki genuen, naturala, freskoa eta berriro ere, mugimenduarekin lotua.

Marka iruditik abiatuta bisita txartelak eta algodoizko poltsak ere egin genizkien granate kolore zoragarria abiapuntu hartuz.

Luzaroan jarrai dezatela herriz-herri, plazarik-plaza, doinuz-doinu harri guztiak dantzan jarriz! Talde hau gertutik jarraitu nahi baduzue, nondik nora dabiltzan jakin, irudi eta bideoak ikusi edota beraiekin kontaktuan jarri, hemen duzue taldearen facebook orrialdea eta bertan egiten dituzten argitalpen ezberdinak.

Ajangiz Busturialdea eskualdearen barruan, Urdaibaiko Biosferaren Erreserban dago, paisaia aniztasun eta aniztasun ekologiko handia izatea ezaugarri duen eremu natural paregabean. Hegal menditsu batean dago, Gernika-Lumotik hurbil eta atentzioa ematen du bertako ingurune naturalak, Atlantikoko basoez eta kostako artadiz estaliak. Udalerriak kultur ondare aberatsa du eta merezi du berau ezagutzea (Euskadi Turismo webgunea).

Igo

Zure buruan dagoen ideia hori gara, zure sormena gara. Zabaldu hegoak eta egin dezagun hegan.

Pst pst, hemen gaude!