Errota Azpiegiturak
Errota Azpiegiturak ekitaldietarako materiala alokatzen dituen enpresa da eta egiten duen jarduera sormen eta interpretazio artistiko eta literarioarekin lotuta dago. Edozein motatako ekitaldia aurrera eramateko asmoa baduzu eta segurtasun neurri guztiak ziurtatuta nahi badituzu, honako hauek eskaintzen dizutzte: karpak (neurri eta formatu desberdinak), eszenatokiak, segurtasuna (giza talde profesionala) eta baita azpiegiturak ere (hesiak, tarimak, komunak…). Informazio gehiago nahi izanez gero, sar zaitez beraien facebook orrialdean eta ikusi ze lan egiten duten.
Gugana jo zuten beraien marka irudiaren berdiseinau egiteko asmoz. Une hartan zuten irudia (hemen ikusgai) zaharkitua zegoen, ez zen lotzen sektorearekin eta nabaria zen jada urte asko zituela. Guztiz irudi berritua eskaini nahi genien, aurrekoarekin zerikusirik ez zuena eta horregatik marka irudiaren berdiseinuan gure helburua irudi eraginkor, atenporal eta erakargarria sortzea izan zen. Enpresaren sektorearen nondik norakoak kontatzeaz gain, indarra eta bizitasuna transmitizen zituen iriudi bat sortu nahi genuen. Hemen ikus dezakezue zein izan zen azken emaitza eta markari eman genion irudi berria!
Bisita txartel pertsonalizatuak ere diseinatu genizkien, kolore korporatiboak beti protagonista mantenduz eta berdina egin genuen karpeta korporatiboetan.
Enpresa baten profesionaltasuna transmititzeko, ezinbestekoa du marka irudi eguneratua eta erakargarria edukitzea. Uste baduzu zure markak berrizteko eta eguneratzeko beharrizana duela, jar zaitez gurekin kontaktuan eta kontatu iezaguzu zein den zure ideia, orain arteko irudi korporatiboa hartu eta itxura berritua emango diogu!