Lasai Servicios
Lasai Servicios seguridad ekitaldietarako segurtasun-zerbitzuak eta sarbideak eskaintzen dituen enpresa gaztea da.
Marka irudia sortzeko hiru elementu erabili genituen, eskuen irudia alde batetik (segurtasun kontzeptua transmititzeko),
eszenatoki baten irudia bestetik (ekitaldiei erreferentzia eginez) eta azkenik plaka baten ingerada,
aurretik aipatutako bi osagaiak bere barnealdean kokatzeko. Koloreari dagokionez kolore berde-urdin hau aukeratu genuen,
bizitasun puntu bat gehitzeaz gain, lasaitasun sentsazio hori ere transmitituz.
Ikusi horrelako lan gehiago gure instagram kontuan edota gure portfolioan.