Al. Garbi Limpiezas y desatascos
Limpiezas y desatascos Al. Garbi garbiketa industrial eta buxadura libratzeetan kalitatezko zerbitzua eskaintzen duen enpresa dugu.
Enpresa profesionala eta segurua da, bezeroak zeharo maite dituena eta kide atseginez betea. Eixu Estudioan hainbat urte daramatzagu beraiekin batera elkarlanean eta askotarikoak izan dira enpresa honentzako aurrera eraman ditugun proiektuak: egutegiak, bisita txartelak, produktu korporatiboak, bezeroentzako opariak…
Atzera
Kasu honetan, lanerako erabiltzen dituzten furgoneta eta kamioien errotulazio lana duzue ikusgai. Baliteke jada hauetarikoren bat bidean ikusi izana, izan ere, atentzioa deitzeko moduko errotulazio lana eskatu ziguten, enpresaren kolore korporatiboak argi eta garbi ikusi eta zerbitzuak modu zuzenean erakusten zituena. Harro atera zituzten taldeko argazkiak San Mames futbol zelaiaren aurrean, guztiak pozik lortutako emaitzarekin. Zuk ere zoazen tokira doazela zure enpresa ezagutzera eman nahi baduzu, hauxe duzu modu paregabea!