Toki Alai Laga

Toki Alai Laga jatetxeari egindako lana aurkezten dizuegu! Hondartzatik oinez ibili, lo-kukutxu bat egin, olatuak entzun… eta guzti hori txokolate bero edo ogitarteko goxo batez lagunduta! Marka iruditik hasi ginen jatetxeari freskotasuna emanez. Horren ondoren, bisita txartel berriak eta kartak diseinatu genizkien beraien zerbitzu eta janarien berri emateko. Horrez gain, jatetxeko errotulazio lan guztia ere aurrera eraman genuen eta bezero zein langileentzako algodoizko poltsak ere egin genizkien. Laburrean esanda, goitik behera jantzi eta pertsonalizatu genuen hainbeste maite dugun kostaldeko jatetxe hau. Anima zaitez zu ere eta egin ezazu osteratxo bat hondartza zoragarri honetara!

Urdaibaiko Biosfera Erreserban bertan eta Ogoño (279 m) lurmuturraren alboan kokatuta dago Lagako hondartza, Ibarrangeluko udalerrian. Bizkaiko kostaldeko hareatzarik ederrenetakoa dugu. Urre koloreko harea meheko dunek osatzen dute hango paisaia. 574 metro luze den hondartza itsasoari irekita dago eta Gernikako eta inguruko herrietako surflariek gustukoen duten hondartza da. Lagako olatuak laburrak eta biziak dira, ezkerrekoak zein eskuinekoak eta ekialdean elkartzen da jende gehien. Hondartzak baga-itsaso ertaina eta mendebaldekoa behar du, eta bi metrorainoko olatuak jasan ditzake. Surf kluba eta eskola ditu, uretako beste zenbait kirol egiteko aukera ere badago, bela eta piraguismoa, esaterako. Ausartenek Ogoñotik egiten dute salto, parapentean. (Euskadi Turismoa web orrialdetik hartuta)
Igo

Zure buruan dagoen ideia hori gara, zure sormena gara. Zabaldu hegoak eta egin dezagun hegan.

Pst pst, hemen gaude!